Bezeroarentzako arreta

943 63 21 52

Jayda Mecanizados-en ISO 9001 kalitate-ziurtagiria

Jayda tailerrak

Trokelgintzan espezialistak

Talde gaztea, kualifikatua eta diziplina anitzekoa gara, eta esperientzia handia dugu piezen mekanizazioaren sektorean. Gure bulego teknikoak eta gure produkzio-taldeak egunez egun dihardute produkzioari dagokionez mekanizazio-zerbitzu arina eta bizkorra eskaintzeko.

Jaydan, espezialistak gara plano bidezko piezen mekanizazioan eta trokelgintzan. 15 urteko esperientziak lan zehatza eta kalitateko zerbitzua bermatzen ditu.

Talde gisa dugun esperientziari eta abangoardiako makineriaren alde egiten ari garen apustuari esker, berme guztiekin egin ditzakegu premiazko mekanizazio-zerbitzuak, eta moldakortasun handiz egin ditzakegu zerbitzu desberdinak, hala nola hainbat sektoretako pieza loteak, zatikatzeak edo prototipoak. Altzairuaz gain, altzairu herdoilgaitza, aluminioa, brontzea eta plastikoa erabiltzen ditugu.

Gure produkzio-baliabideen zerrenda bat duzu eskuragarri:

  • 1000 x 500 x 500eko bi mekanizazio-zentro
  • 1500 x 700 x 600eko mekanizazio-zentro 1
  • 1600 x 850 x 850eko mekanizazio-zentro bat laugarren ardatzarekin
  • 450 x 450 x 450eko mekanizazio-zentro 1, 5 ardatz jarraiturekin
  • 1 CNC tornu motorduna iraulketarekin, Ø480ra bitarte
  • Hari bidezko elektrohigadurako makina.
  • 650 x 450eko artezteko makina
  • 1500 x 600eko hiru dimentsioko neurketa-makina
Metalezko pieza mekanizatua, trokelatua eta akaberarekin amaitua
Jarri gurekin harremanetan