Bezeroarentzako arreta

943 63 21 52

Jayda Mecanizados-en ISO 9001 kalitate-ziurtagiria

"Urtean mekanizazioko
30.000 ordu zure
zerbitzura"


Jaydak zehaztasun eta kalitaterik handieneko plano bidezko mekanizazioa eskainiko dizu. Mekanizazioaren eta trokelgintzaren sektorean dugun 15 urteko esperientzia da metalezko piezekin plano bidez egiten dugun lanaren abalik onena.

Jayda Mecanizados-en, hiru dimentsioko neurketa bidez egiten dugu produzitutako pieza bakoitzaren kalitate-kontrola, zure produktuaren kalitatea bermatzeko

Jayda mecanizados

Plano bidezko mekanizazioan espezialistak

Jaydan, espezialistak gara plano bidezko mekanizazioan. Zerbitzu pertsonalizatua eta neurrikoa eskainiko dizugu automozioaren, siderurgiaren eta makina-erremintaren sektoreetarako piezen mekanizazioan eta trokelgintzan.

Halaber, piezen plano bidezko mekanizazioko premiazko zerbitzu bat eskainiko dizugu kalitate-berme guztiekin, eta zorrotz beteko ditugu entregatzeko epeak. Jayda produkzio-baliabideen abangoardia teknologikoan kokatuta dago beti.

Plano bidezko mekanizazioa

Aholkularitza eta kalitatea

Kalitate-kontrolak

Pieza bakoitzarekin egiten ditugun kalitate-kontrol zorrotzak eta pieza mekanizatuak produzitzean trazabilitateari eskaintzen diogun arreta gure lan-filosofiaren funtsezko bi zutabe dira.

Gure bulego teknikoak aholkularitza eskainiko dizu produkzio-prozesu osoan, planoa diseinatu eta doitzen denetik tratamenduak eta akaberak egin eta pieza amaitua entregatzen den arte.

Kalitate-kontrola

Bulego tekniko bat eta kalitate-kontrola ditugu